HISTORIA
2007an gazte koadrila bat elkartu
eta lehendabiziko aldiz, herriko bestetan txozna bat jartzea planteatu ginen,
eta hala egin genuen. Berako gazteek beraien txozna utzi ziguten. Gure
helburuak bertzeak bertze plazara jende gehiago hurbiltzea, gure arteko
harremanak sendotzea eta kanpoko jende gehiago animatzea izanik. Bestetan
bikain joan zen gure txozna. Gazteon aldetik hagitz gustura aritu ginen lanean
eta herri guztia oso pozik zegoen plazako giroaz. Diru dexente bildu genuenez,
hurrengo urteko Etxalarko Txozna egitea erabaki genuen.
Beraz, 2008an, gure txozna propioa egitea
izan zen helburu, eta hala egin genuen. Ikaragarrizko ilusioarekin lan egin
genuen 20 gazte baino gehiagok proiektu honetan.
2009. urteko abuztuak 8an kankailuen
eguna Etxalarren ospatu behar zela aprobetxatuz, gaupasa bat antolatu genuen. Ez
zen hagitz arrakastatsua izan eta diru aldetik galerak izan genituen.
Ondorioz, 2011ko urria arte ezin
izan genuen betze gaupasarik antolatu. Oraingo hau ez genuen besta girora
bakarrik bideratu. Ekitaldi ezberdinak organizatu genituen arratsaldean zehar:
mus txapelketa, antzerkia, sagardo dastaketa…
Urte
berean, abenduak 24 arratsaldeari bixitasun gehiago emateko, txokolatada egin
genuen herriko trikitilariak animatzen zuten bitartean.
2012ko berexitasuna Etxalarko
lehendabiziko Gazte Eguna izan zen, izugarrizko arrakasta izanik. Egitarau
oparoa antolatu genuen egun osoan zehar: gosaria, paella txapelketa, bazkaria,
gazte jokuak, bokatada eta kontzertuak.
Aurten, azkenean, udaletxeak bere
egoitza bat utzi digu bertan gure proiektuak aurrera eramateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario