jueves, 8 de mayo de 2014

GURE ESKU DAGO!!!

GURE ESKU DAGO Euskal Herrian erabakitzeko eskubidean aldeko dinamika da. Euskaldunon erabakitzearen eskubidearen alde herri aktibazioa eta atxikimendua lortzea duena hasierako helburu.
Ekimena 2013ko ekainaren 8an abiatu zen. Herriz herri, sektorez sektore eta nazioz nazioko aktibazioaren ondorioz, 2014ko udazkenean topaketa jendetsu baten deialdia egin nahi da. Topaketaren helburua ordurako egindako guztiaren balantze bat egitea da. Erabakitzeko eskubidearen defentsan lortutako aktibazio eta atxikimendu maila kontuan hartuz bereziki. Eta horrela iristen bada, guztion artean dinamikaren funtzionamendua, kudeaketa eta bide-orria formulatu eta adosteko unea izango litzateke.
Ekimen nagusi izanen da ekainaren 8an: Durango eta Iruñea elkartuko dituen gizakatea gauzatzea, 123 kilometrokoa, 50.000 lagunek osatuko luketena.
Dinamikaren aurkezpena izanen dugu ortziralean, maiatzak 9, arratsaldeko 18:30tan Kultur-Etxean.

ANIMATU AURKEZPENERA!